Eskubide digitalen kudeaketa
Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak, copyright eskubideak barne. Copyright babesak argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu,
aldatu edo bidaltzea galaraz diezazuke.
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa (Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Telefono honekin WMDRM 10 eta OMA DRM 1.0 bidez babestutako edukiak
ikus ditzakezu. DRM softwareren batek edukirik babesten ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako edukira
sartzeko DRM software honek duen gaitasuna baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRMrekin babestutako
eduki hori zure telefonoan berritzea saihets dezake ere. DRM software hori baliogabetzeak ez du eraginik beste mota
batzuetako DRM-arekin babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak, berari dagokion lizentzia bat dauka edukia erabiltzeko zure
eskubideak azalduz.
Telefonoak WMDRM bidez babestutako edukia badu, lizentziak eta edukia galtzen dira telefonoaren memoria formateatuz
gero. Lizentziak eta edukia gal ditzakezu telefonoko fitxategiak hondatuz gero. Lizentziak edo edukia galtzeak, telefonoan
berriz eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.