Telefonoa zaintzea
Erabili kontuz zure telefonoa, bateria, kargagailua eta osagarriak. Hurrengo proposamen hauek garantiaren estaldura
babesten laguntzen dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak herdoil ditzaketen mineralak izan ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria eta utz iezaiozu
lehortzen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri elektronikoak
honda daitezke.
•
Ez gorde telefonoa tenperatura altuak dauden tokietan. Tenperatura altuek gailuaren iraupena laburtu, bateria
hondatu eta plastikoak deformatu edo ur ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua tenperatura baxuan. Gailuak bere tenperatura normala berreskuratzen duenean, barruan
hezetasuna sor dakioke, eta horrek zirkuitu elektronikoak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa erabiltzailearen gida honetan azaltzen ez den modu batean zabaltzen saiatu.
•
Baimenik gabeko aldaketek gailua honda dezakete eta irrati-tresnen araudiak urra ditzakete.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero, barruko
zirkuituen plakak eta mekanismoa apur daitezke.
Produktu- eta segurtasun-informazioa
33
•
Erabili ehun leuna, lehorra eta garbia telefonoaren azala garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
•
Itzali telefonoa noizean behin eta kendu bateria etekinik onena lortzeko.
•
Mantendu telefonoa iman eta eremu magnetikoengandik urrun.
•
Datu garrantzitsuak seguru mantentzeko, gorde gutxienez bi leku desberdinetan, hala nola, telefonoan, memoria-
-txartelean edo ordenagailuan, edo idatzi informazio garrantzitsua.