Nokia Asha 201 - Larrialdi-deiak egin

background image

Larrialdi-deiak egin
1

Ziurtatu gailua piztuta dagoela.

2

Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko

dituzu:

Sartu SIM txartela.

Desaktibatu gailuan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea, markatze finkoa edo

erabiltzaile-talde itxia.

Ziurtatu zure gailua ez dagoela hegaldi profilean.

3

Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriro hasierako pantaila agertu arte.

4

Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

5

Sakatu deitzeko tekla.

6

Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.

Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko

deiak. Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez

da uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten menpe komunikazio

garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.