Inguru eragilea
Telefono honek irrati-frekuentziekiko esposizio-arauak betetzen ditu, baldin eta modu egokian erabiltzen bada edo
belarritik honako gutxieneko tartea mantentzen bada: 1,5 zentimetro (5/8 hazbete). Soinean eraman ditzakezun zorro
babesle, gerriko poltsatxo edo euskarriek ez lukete metalik izan behar eta telefonoa gorputzetik aurrez aipatutako
distantziara eraman beharko zenuke.
Datu-fitxategiak edo mezuak bidaltzeko, kalitate oneko sare konexioa beharrezkoa da. Datu-fitxategiak edo mezuak
beranduago bidaliko dira horrelako konexioren bat eskuragarri egon arte. Jarraitu tarteari buruzko argibideak transmisioa
amaitu arte.