Nokia Asha 201 - Sartzeko kodeak

background image

Sartzeko kodeak
Segurtasun kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen lagunduko dizu.

Kodea sor eta alda dezakezu eta telefonoa kodea eskatzeko ezar dezakezu. Kode

berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun gorde. Kodea ahazten

baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, baliteke telefonoak baimendutako

zerbitzuetara eraman behar izatea. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko

10

Oinarrizko erabilera

background image

datu pertsonal guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jo Nokia Care gune

batera edo zerbitzu-hornitzailera.

SIM txartelarekin datorren SIM kodeak telefonoa baimenik gabe erabiltzea ekiditen

laguntzen du. SIM txartel batzuekin datorren PIN2 kodea zerbitzu jakin batzuetara

sartzeko erabiltzen da. Hiru aldiz jarraian PIN edo PIN2 kodea oker idazten baduzu,

PUK edo PUK2 kodea eskatuko zaizu. Kode horiek ez badituzu, jarri harremanetan

zerbitzu-hornitzailearekin.

PIN modulua zure SIM txartelaren segurtasun moduluaren informazioan sartzeko

beharrezkoa izango da. PIN sinadura beharrezkoa izan daiteke sinadura digitala

gauzatzeko. Murrizketa-pasahitza beharrezkoa da dei-murrizketaren zerbitzua

erabiltzeko.

Zure telefonoak sartzeko kodeak eta segurtasun baldintzak nola erabiltzen dituen

ezartzeko, hautatu

Menua

>

Ezarpenak

>

Segurtasuna

.