Sartu memoria-txartela
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Telefonoak gehienez 32 GB-ko memoria-txartelak onartzen ditu.
1 Ireki memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.
2 Ziurtatu memoria-txartelaren kontaktu-eremua gora begira dagoela, eta sartu
txartela. Bultza txartelari barrura, bere lekuan finkatu arte.
3 Itxi memoria-txartelaren zirrikituaren estalkia.
8
Lehen urratsak
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
Telefonoa piztuta dagoela ere ken edo ordezka dezakezu memoria-txartela.
Memoria txartela kendu
Bultza txartelari askatzen den arte, eta atera txartela.