Kopiatu edukia telefonoaren eta ordenagailuaren artean
USB datu-kablea erabil dezakezu argazkiak eta bestelako edukia kopiatzeko
telefonoaren eta ordenagailu bateragarri baten artean.
Konexioak
21
1 Erabili USB datu-kablea telefonoa ordenagailura konektatzeko.
2 Hautatu modu hauetako bat:
Nokia Suite — Nokia Suite ordenagailuan instalatuta dago.
Multim.-transf. — Nokia Suite ez dago ordenagailuan instalatuta. Erabili modu
hau telefonoa etxeko aisialdirako sistema batera edo inprimagailu batera
konektatu nahi izanez gero.
Biltegiratze masiboa — Nokia Suite ez dago ordenagailuan instalatuta.
Telefonoa gailu eramangarri gisa agertuko da ordenagailuan. Egiaztatu memoria-
-txartela telefonoan dagoela. Erabili modu hau telefonoa beste gailuetara
konektatu nahi izanez gero, hala nola, etxeko edo autoko musika-ekipora.
3 Edukia kopiatzeko, erabili ordenagailuaren fitxategi kudeatzailea.
Kontaktuak, musika-fitxategiak, bideoak eta argazkiak kopiatzeko, erabili Nokia
Suite.