Eguneratu gailuaren softwarea gailua erabiliz
Gailuaren funtzionamendua hobetu nahi duzu eta aplikazioen eguneratzeak eta
eginbide bikain berriak lortu nahi dituzu? Eguneratu softwarea erregularki gailuari
ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Horrela bada, gailua eguneratzeak
automatikoki bilatzeko konfigura dezakezu.
Abisua:
Softwarearen bertsio berriak instalatzerakoan, ezin da gailua erabili, ezta larrialdi
deietarako ere, instalazioa bukatu eta gailua berrabiarazi arte.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Eguneratzea hasi aurretik behar adina bateria duzula egiaztatu edo kargagailura
konektatu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
.
30
Gailuaren kudeaketa
1 Hautatu
Gailua
>
Gail.-eguneratzeak
.
2 Uneko software-bertsioa bistaratzeko eta eguneratze erabilgarriak bilatzeko,
hautatu
Uneko sw. xehetasunak
.
3 Software-eguneratzeak deskargatzeko eta instalatzeko, hautatu
Deskarg. gail.
softwarea
. Jarraitu agertzen diren argibideak.
4 Deskargatu ondoren instalazioa bertan behera utzi bada, hautatu
Inst. softw.-
-eguner.
.
Softwarea eguneratzeak hainbat minutu iraun ditzake. Instalazioarekin arazorik
izanez gero, jarri harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.
Bilatu software-eguneratzeak automatikoki
Hautatu
SW-eguneratze autom.
eta zehaztu software-eguneratze berriak bilatzeko
maiztasuna.
Zerbitzu-hornitzaileak software-eguneratzeak haririk gabe bidal diezazkizuke
zuzenean gailura. Sareko zerbitzu honi buruzko informazio gehiago eskuratzeko, jarri
harremanetan zerbitzu-hornitzailearekin.